XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Behar bada ez dakite ongi zer kaltea dion bere buruari eta Haurridegoari egiten, eta zer zorigaitzera erortzera doan.

Behar bada elhe on bat askiko da bide makhurretik haren atheratzeko.

Holachet bermatzen dena bere haurridearen salbatzera, Jainkoari egiten dio atseginik handiena, ardiesten du bere bekhatuen barkhamendua, salbatzen du bere arima.

Bainan egin ahal guziak egin ondoan, haurride hobenduna thematzen dea bere bide makhurrean?.

Orduan Haurridegoaren onak galdatzen du Erreglak manatu urhatsetan jar dadin.

Bizkitartean orduan ere, san Frantsesek ez du nahi gauzak tarrapataka egin diten.

Manatzen du hobendunari egin zaizkion hiru abertimendu on bere baithan sar dadin.

Manamendu bera egiten Jesukristok bere apostolueri.

Ez dea deusik ardiesten? orduan ezartzen da Haurridegotik arrunt kanpo haurride hobenduna.

Biziz khanbiatu nahi ez den haurridearen kanporat emaitea ez da gaizki bat, da on bat Haurridegoarentzat.

Jon doni Paulok bezala behar da orduan erran: Khen zazue gaizkia zuen erditik, nahasten zaituztenak urrun beite zuen ganik.

Eta ez uste izan Erreglako phondu horrek ez daukala haurride leialentzat erakaspenik.

Haurridegotik baztertu behar izan direnak chederik hoberenez betheak ziren Heren-Ordenan sartu zirelarik; ez dute iraun hastapeneko khartsutasunean;(...).